Gasteizko herritarrek gai publikoetan parte har dezaten sustatzea eta artikulatzea, udal-esparruan, udal-arloetan ezartzen diren partaidetza-kanalen, -espazioen eta -prozesuen bidez
Legitimazioa
Interesdunak baimena eman zuen bere datu pertsonalak tratatzeko, helburu zehatz baterako edo batzuetarako.
Interes publikoaren alde edo botere publikoak gauzatzearen alde egindako eginkizuna, honako hauen arabera:
7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.
2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
Hartzaileak
Datuak tratamenduaren helburuekin bateragarriak diren eskumenak dituzten erakunde publikoei, tratamenduaren arduradunak tratamenduaren xedeak betetzeko lankidetza-akordioak egin dituen fundazio, elkarte edo erakunde pribatuei edo indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen betebeharrak betez epaitegi, auzitegi eta segurtasun-kidegoei laga dakizkieke.
Gordetzeko epeak
Datuak jaso ziren xedea betetzeko behar den denboran gordeko dira.
Administrazio-espedienteetako datuei, artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutako epeak aplikatuko zaizkie.
Orobat, behar bezala blokeatuta gordeko dira, xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litekeen erantzukizun oro preskribatzeko legez ezarritako epeak iraungi bitartean edota interesdunarekiko harremanetatik sortzen diren erreklamazioak bideratu nahiz halakoetan defendatzeko aurreikusitako epeek iraun bitartean.
Eskubideak
Interesdunak bere datu pertsonak eskura ditzake, aldatzeko eskatu, edo, hala behar bada, datuak ezeztatzeko eskatu, horien kontra agertu edo tratamendua mugatzeko eskatu, bai aurrez aurre Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoetan bai telematikoki Vitoria-Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoaren Datu pertsonalak babesteko eskubideak baliatzea - Egoitza Elektronikoa - vitoria-gasteiz.org izapidean.
Hala ere, bere datuak tratatzeko baimena eman zuen pertsona interesatuak edozein unetan baimena kentzeko eskubidea dauka
Azkenik, pertsona interesatuak erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan
Galdera azkarrak
Saioa hasi
Prozesuetan parte hartu ahal izateko saioa hasten du.